Izarraitz Igeri Elkartearen Eguna, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urr. 3a, 19:45

Elkarteko eguna ospatu zuen Izarraitzek joan den zapatuan eta aurreikusita zegoena baino hobeto irten zen, gainera.

Aurrena argazkiak atera genituen, igerilekuan. Esan beharrean gaude ia 250 igerilari ditugula elkartean eta batzuk ezin izan zuten etorri hitzordura.

Gero, gure taldeko igerilariek, Azkoitiko Zubiaurre Igeri Elkarteko gaztetxoek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak oso giro ederrean eta lagun artean egin ziren.

Euskaldunak garenez, afaldu aurretik triki-poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.

21:30ean, Ongi Etorri jatetxean elkartu ginen ia 90 pertsona afaltzeko. Afalondoan momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Batetik, joan den denboraldian emaitza onenak lortu zituzten igerilariek sariak jaso zituzten. Bestetik, zuzendaritza batzordean azken urteetan egin duten lana eskertuz, Nerea Illarramendik, Maitere Arotzenak eta Onintza Segurolak lore sorta bana eta oroigarri bana jaso zuten; aurten uztziko dute hirurek batzordea.

Mailu Segurolari ere lore sorta bat oparitu zitzaion, alabak igeriketa utzi arren zuzendaritza batzordean jarraitzeko erakutsi duen asmoa eskertzeko.

Udalari ere gure esker ona adierazi nahi genion bertan baina, beste arazo batzuk medio, udal ordezkariek ezin izan zuen afarira etorri. Eta lerro hauek aprobetxatzen ditugu gauza bera egiteko, mila esker eta jarraitu igeriketari laguntzen!