Izarraitz Igeri Elkarteak bihar ospatuko du bere eguna

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 30a, 15:13
Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, Izarraitz Igeri Elkartearen Eguna ospatuko dugu urriaren 1ean, zapatua. Egun horretarako honako egitaraua prestatu dugu:\ \ 15:00etan: Taldeko argazkiak ateratzea. Pre-benjamin mailatik (2010) hasi eta master maila arterainokoak igerilekuan elkartuko gara. Taldeko kamiseta eraman behar da.\ \ 16:30ean: Igeriketa jaialdia izango da igerilekuan, Izarraitz IE osatzen duten guztien eskutik (igerilari, entrenatzaile, guraso...).\ \ 20:00etan: Triki-poteoa.\ \ 21:00etan: Afaria, Ongi Etorri jatetxean.\ \ Beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, haren laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako ekintzak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko ditugun eragozpenengatik.\