Izarraitz Igerilari Elkartekoek bi podium lortu dituzte Donostiako itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia

Maialen Sudupek bigarren postua lortu zuen infantil mailan; eta Leire Ceciagak bigarrena helduen zeharkaldian.

Joan den igandean, hilak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia jokatu zen Donostian. Bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko 17 igerilari, eta horietatik bik podiuma lortu zuten: Maialen Sudupek, infantil mailako bigarren postua, eta Leire Ceciagak, helduen zeharkaldian masterretan bigarrena. 

Lehenengo infantil mailako igerilariek egin zuten zeharkaldia. 42 igerilarik hartu zuten parte guztira, eta horietatik sei izan ziren Izarraitz Elkartekoak. 11:30ean abiatu ziren Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera duen igerialdia egiteko. 

Honakoak izan ziren elkarteko igerilariek lortutako postuak: Maialen Sudupek 2. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 14. postua, June Zubizarretak 15. postua, Alazne Sudupek 17. postua eta Leiane Lopetegik 20 postua.

 

Helduen zeharkaldia, berriz, 12:30ean, hasi zen. Igerialdia infantilen toki berean hasi eta amaitzen bazen ere, helduek 3.000 metroko igerialdia egin zuten. Parte hartu zuten 450 helduetatik, 11 izan ziren Izarraitzekoak. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuten. Hona hemen, lortutako postuak:

- Pablo Etxeberria: 14. postua eta 8. senior mailan.
- Rafael Zubeldia: 17. postua eta 5. master mailan.
- Julen Agirrezabalaga: 35. postua eta 11. master mailan.
- Iñaki Etxeberria: 41. postua eta 8. master 2 mailan.
- Leire Ceciaga: 49. postua eta 2. master mailan.
- Aiora Beristain: 65. postua eta 5. senior mailan.
- Julen Esteban: 81. postua eta 27. master mailan.
- Maider Etxezabal: 107. postua eta 11 senior mailan.
- Eva Astigarraga: 124. postua eta 12 senior mailan.
- Edu Sudupe: 323. postua eta 105 master mailan.
- Juan Karlos Arellano: 359. postua eta 69. master 2 mailan.

Zapatuan, Bermeora

Bestalde, datorren zapatuan, irailak 3, IV. Salome Campos Igerialdia jokatuko da. Bermeoko portuan izango da proba, eta bertan izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak. Elkartetik animo eta zorterik onena opa diegu guztiei. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide