Iker Aizpuru igeriketa egokituko Espainiako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ots. 1a, 12:23

Joan den asteburuan, urtarrilaren 30 eta 31n, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu da Valdemoroko (Madril) Valdesanchuela igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru eta Lander Uria izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.

Azpeitiar bikoteak emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu du. Aizpuruk 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu du parte eta horien denboren batura, txapelketako onena izan da. Iaz ere, Espainiako txapeldun izan zen Aizpuru. 

Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan, eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.

Zorionak bikote!