Izarraitzen XXX. urteurrena ospatu zen zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko urr. 5a, 12:09

Joan den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatu zen. Goizean, igeriketa jaialdi ederra ikusteko parada izan genuen. Gaztetxoen erakustaldia izan zen aurrena eta garai batean Izarraitzen igerian ibilitakoak eta gaur egun dabiltzanak izan genituen ondoren, igerilekuan. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea ere bertan izan zen eta bera han egon izana eskertu nahi genuke.

Eguerdian, Ongi Etorri jatetxean egindako bazkarian parte hartu zuten Estitxu Elduaien udal zinegotziak, elkarteko igerilariek, gurasoek eta lagun guztiek, eta gustura eta giro jatorrean pasatu genuen eguna. Bazkalostean, Eva Astigarragak ohorezko aurreskua dantzatu zuen eta ondoren eskertza oroigarriak eman zitzaizkien Ina Olaizolari eta Ageda Zubizarretari, Azpeitian igeriketa sustatzeko egindako lanagatik.

Mila esker Ina eta Ageda, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik.

Hemen, aurreskua eta oroigarrian bideoa: