Izarraitz IEren XXX. urteurrena zapatu honetan ospatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko urr. 1a, 16:43
Zapatu honetan, urriak 3, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatuko dugu eta hona hemen prestatu dugun egitaraua:\ \ - 9:00-10:30. Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoenen igeriketa erakustaldia. 2009-2004 bitarteko umeek beraien abileziak erakutsi ahal izango dituzte.\ \ - 10:30-11:30. Gaztetxoenek jolas ezberdinak egin ahal izango dituzte igerilekuan.\ \ - 11:30-13:00. Izarraitz Igeri Elkartean ibilitako igerilariek igerian egingo dute. Hauek, gaur egun dabiltzan igerilariekin batera izango dira.\ \ - 13:00. Ume guztiei gozokiak banatuko zaizkie.\ \ - 14:00. Ongi Etorri jatetxean bazkaria izango da (helduentzat bakarrik). Bertan, taldearen sortzaileei omenalditxo bat egingo zaie.\ \ Bestalde, urteurrena dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu honetan sortuko dugun eragozpenagatik.