Emaitza onak lortu dituzte asteburuan Izarraitzekoek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2015ko api. 30a, 06:14
Joan den asteburuan Iñaki Etxeberria Caceresen izan da Euskal Selekzioarekin Espainiako CSD Txapelketan. Etxeberriak bakarkako bi frogetan (100 metro libre eta 200 metro libre) eta erreleboko froga baten (4x100 metro libre) hartu zuen parte Ceceresen jokatutako txapelketan. Entrenatzailea oso gustura gelditu da lortutako emaitzekin. Lehen aldiz aritu da horrelako txapelketa batean eta lehiaketa ona burutu du Iñakik.\ \ 100 metro librean bere marka pertsonala lortu zuen (1:00:53) eta 200 metro librean, berriz, bere denboretan ibili zen.\ \ Ziur gaude hurrengo txapelketetarako balio handia izango duela egun horietako esperientzia.\ \ Zorionak Iñaki eta segi lanean!\ \ Joan den Zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Legazpiko Bikuña igerilekuan Udaberri ligako bigarren jardunaldia izan zuten.\ \ Denboraldiko bigarren zikloa hasi besterik ez da egin, baina hori ez da izan aitzakia fruituak jasotzen hasteko.\ \ Zapatuan, Paula Urrestillak, 800 metro librean gutxiengo berri bat lortu zuen Udako Infantilen Espainiako Txapelketan parte hartzeko.\ \ Legazpiko zitan, entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren Izarraitzeko igerilariak. Udako txapelketetarako prestaketan murgilduta dabiltza eta, hala ere, denbora txukunak lortu zituzten izarraitzeko igerilariek.\ \ Animo, bigarren zikloa hasi besterik ez da egin eta!\ \ Bestalde, Donostiako Benta Berrin izan ziren Ander Idoeta eta Lander Uria Udaberri Ligako 2. jardunaldiko igeriketa egokituko lehiaketan parte hartzen. Biak maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin.\ \ Zorionak bikote!