Emaitza onak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2015ko mar. 30a, 20:32

Zapatuan, martxoak 28, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Azkoitiko igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Proban, Izarraitzeko 27 igerilarik hartu zuten parte.

Benjaminek, bakarkako proba banatan igeri egin zuten eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

Lehen urteko benjaminak 25 metro tximeleta proban lehiatu ziren, eta bigarrengo urtekoak, berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo horientzat, tximeleta izango da probarik zailena ziurrenik, eta hala ere, oso ondo moldatu ziren estilo honetan.

Alebinak 200 metro edo 400 metro libre, 100 metro edo 200 metro estilo eta 50 metro tximeleta estiloak landu zituzten eta, ondo moldatu ziren guztiak. 400 metro libre probarako beldur ziren, lehen aldiz lehiatu ziren distantzia baitzen, baina gure igerilariek oso ondo bukatzea lortu zuten.
Erreleboko probetan, 6x25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4x50 estiloetan. Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Azkoitian. Zorionak Azkoitira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu