Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko eka. 30a, 12:38
Pasa den zapatuan eta igandean, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen, Tolosako Usabal igerilekuan. Han, gure taldeko hamar igerilari, bi mutil eta zortzi neska, lehiatu ziren. Ainhoa Goenagak absolutuan hartu zuen parte, Pablo Etxeberriak eta Oihana Goenagak junior mailan, eta infantiletan, Jon Aizpuruk, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik. Igande arratsaldean, Maitane Goenaga alebina gehitu zitzaien 200 metroko estilo proba egiteko.\ \ Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza; eta, hala ere, oso maila ona erakutsi zuten gure igerilariek Tolosan. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsi egingo dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena. \ \ Azpeitiarrek emaitza onak lortu zituzten, aipagarrienak Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak. Izan ere, Euskadiko errekor berriak ezarri zituzten. Jonek 16 urtekoen errekorra, 50 metro bularrezka eta 30:47 denborarekin. Oihanak, berriz, 15 urtekoetan, 100 metro estilo librean, 58:71 denborarekin. \ Pablo Etxeberriak bi gutxiengo berri lortu zituen, bata 200 metro librean, eta bestea 400 metroko estiloan.\ Bestalde, infantiletan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, bederatzi urrezko, lau zilarrezko eta bi brontzezko ekarri zituzten Azpeitira. Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, 'fina' taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Hemen ere Ainhoak, Pablok eta Oihanak sailkapen ona lortu zuten. \ \ Banan banan eta bakarkako emaitzak:\ \ Ainhoa Goenaga: 200 m. bizkar (1.), 100 m. bizkar (1.), 50 m. bizkar (3.) eta 200 m. estilo (desk). \ Pablo Etxeberria: 1500 m. libre (2.), 800 m. libre (2.), 200 m. estilo (2.) eta 400 m. estilo (1.). \ Jon Aizpuru: 100 m. estilo (1.), 100 m. libre (1.), 50 m. bularrezka (1.) eta 200 m. libre (1). \ Oihana Goenaga: 200 m. libre (1.), 100 m. libre (2.), 50 m. libre (2.) eta 100 m. bizkar (9.). \ Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar (3.), 200 m. bizkar (6.), 200 m. libre (11.) eta 100 m. bizkar (4.). \ Eva Astigarraga: 200 m. bular (1.), 100 m. bular (1.), 100 m. estilo (2.) eta 100 m. bizkar (9.). \ Aiora Beristain: 100 m. libre (1.), 100 m. estilo (1.), 400 m. libre (2.) eta 50 m. tximeleta (2.). \ Jone Goenaga: 50 m. bizkar (1.), 100 m. estilo (4.), 50 m. libre (2.) eta 200 metro libre (5.). \ Nerea Berasategi: 100 m. libre (14.), 100 m. tximeleta (3.), 100 m. bizkar (6.) eta 200 m. estilo (7.) \ Maitane Goenaga: 200 m. estilo (2:48:28)\ \ Datorren asteburuan, Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko ditugu Gasteizen eta Santurtzin. Infantilak Santurtziko El Puerto Igerilekuan izango dira, eta juniorrak eta absolutuak Gasteizko Mendizorrozako igerilekuan.\ \ \