Gipuzkoako Udako Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko eka. 26a, 14:43
Zapatu eta igande honetan, infantil, junior eta absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa izango da, Tolosan (Usabal igerilekuan). Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.\ \ Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.\ \ Gure taldeko 9 igerilari (2 mutil eta 7 neska) izango dira lehian, eta proba hauetan parte hartuko dute:\ \ ◾Ainhoa Goenaga: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar, 50 m. bizkar eta 200 m. estilo.\ ◾Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 800 m. libre, 200 m. estilo eta 400 m. estilo.\ ◾Jon Aizpuru: 100 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. bular eta 200 m. libre.\ ◾Oihana Goenaga: 200 m. libre, 100 m. libre, 50 m. libre eta 100 m. bizkar.\ ◾Maialen Aizpuru: 50 m. bizkar, 200 m. bizkar, 200 m. libre eta 100 m. bizkar.\ ◾Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular, 100 m. estilo eta 100 m. bizkar.\ ◾Aiora Beristain: 100 m. libre, 100 m. estilo, 400 m. libre eta 50 m. tximeleta.\ ◾Jone Goenaga: 50 m. bizkar, 100 m. estilo, 50 m. libre eta 200 metro libre.\ ◾Nerea Berasategi: 100 m. libre, 100 m. tximeleta, 100 m. bizkar eta 200 m. estilo.\ \ Horiez gain, erreleboko probetan ere hartuko dute parte.\ \ Bestalde, Zapatuan, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga alebinak Logroñon izango dira Javier Adarraga igerilekuan \"denbora hartze\" batean.\ \ Zorte on guztioi!\