2. GIF saria, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko eka. 5a, 08:46
Zapatuan, ekainaren 7an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek 2. GIF Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta kanporaketak izango dira. Finalak, berriz, arratsaldeko jardunaldian, 17:00etan hasita, izango dira.\ \ Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Donostiako sariketara eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Jon Aizpuru (infantila), Maialen Aizpuru (infantila), Eva Astigarraga (infantila), Aiora Beristain (infantila), Jone Goenaga (infantila) eta Nerea Berasategi (infantila).\ \ Zorte on guztioi!