Iñaki, Joanes, Paula eta Maitane Euskadiko Eskolarteko Txapelketan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mai. 23a, 09:51
Pasa den igandean Azpeitiko igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizera joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzera. Bihar, zapatua, izango da Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak. \ \ Izarraitzeko igerilariek, honako probetan lehiatuko dute:\ \ • Iñaki Etxeberriak, 100 metro bularrez.\ \ • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarrez eta 100 metro bizkarrez.\ \ • Paula Urrestillak: 200 metro librean eta 100 metro bizkarrez.\ \ • Maitane Goenagak: 200 metro estiloetan eta 100 metro librean.\ \ Horiez gain, erreleboetako probetan ere lehiatuko dute.\ \ Zorte on eta egurre!\