Asteburuan, emaitza onak Izarraitzekoek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mai. 12a, 12:27
Pasa den astebukaeran, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartu dute parte: Bergaran, Tarbesen (Frantzia) eta Santurtzin. \ \ Zapatuan, maiatzak 10, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Bergarako Agorrosin igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bosgarren jardunaldian. Izarraitzeko 23 igerilarik hartu zuten parte proban.\ \ Izarraitzeko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, begi bistan da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza.\ \ Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ Alebinek 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.\ \ Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan lehiatu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.\ \ Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute.\ \ Bestalde, maiatzaren 17an eta 18an, urteko zitarik garrantzitsuena izango dute alebin mailako igerilariek, Azpeitiko Udal igerilekuan.\ \ Maiatzaren 17an, zapatua, alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta Igerilari Osoa ospatuko dute. Bertan izango dira 2002. eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Igandean, maiatzaren 19an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta txapelketa horretan izango dira 2001. urtean jaiotako mutilek eta 2002. urteko neskek.\ \ Izarraitzeko sei igerilari Tarbesen (Frantzia)\ \ Frantziako Tarbes hirian, Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Jone Goenaga igerilariak izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, infantil, junior eta absolutu mailako nazioarteko 'Les 24ème Nautiques de TARBES' eko txapelketan parte hartzen.\ Azpeititik joan ziren igerilariek, oso emaitza onak lortu zituzten. Bakarkako probetan, sei urrezko domina, bi zilarrarezko eta beste sei brontzezko. Horiez gain eta erreleboetan, zilarrezko bat eta brontzezko bi dominakin etorri ziren. Ia guztiek egin zituzten denborak, oso onak izan dira, eta horren arira, Jone Goenagak eta Eva Astigarragak, Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituzten.\ \ Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:\ \ - Ainhoa goenagak 50 metro bizkarren, 1. postua; 100 metro bizkarren, 1. postua eta 200 metro bizkarren, berriro 1. postua lortu zuen.\ \ - Jon Aizpuruk 50 metro bularrez, 3. postua; 100 metro bularrez, 3. postua eta 200 metro bularrez, 3. postua. \ \ - Oihana Goenagak 100 metro librean 1. postua; 200 metro librean, 1. postua eta 400 metro librean 3. postua. \ \ - Eva Astigarragak 50 metro bularren 4. postua; 100 metro bularren 1. postua eta 200 metro bularren 6. postua.\ \ - Aiora Beristain, 50 metro librean 2. postua; 100 metro librean 3. postua eta 200 metro librean 3. postua.\ \ - Jone Goenagak 50 metro librean 4. postua; 100 metro librean 2. postua eta 200 metro librean 28. postua.\ \ Masterrak Santurtzin\ \ Pasa den zapatuan, izarraitzeko master mailako lau igerilarirek lehiatu zuten Santurtziko El Puerto igerilekuan.\ \ Rafa Zubeldia, Julen Agirrezabalaga, Aitzol Aranguren eta Ibon Odriozola izan ziren gure ordezkariak I. Master Saria Mikel Trueba memorialean. Leire Ceciagak ezin izan zuen parte hartu, osasun arazotxo bategatik.\ \ Hauek ere, oso ondo egin zuten igeri eta, aurrez zituzten denborak gainditzea lortu zuten. Esanguratsuena eta talde bezala garaipenik ederrena, laukoteak, erreleboetako 4x50 metro librean lortutakoa izango zen seguruenik.\ \ Zorionak izarraitzeko guztioi!