Aparteko giroa igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko api. 7a, 11:58

Joan den zapatuan, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikasleen eskolarteko lehia izan zen Azpeitiko igerilekuan, eta giro ona sortu zen igerilekuan bertan nahiz harmailetan. Hala ere, gaztetxoenak urduri zeuden eta, malko batzuek ere ikusi genituen. Ikastetxeetako arduradunek, aparteko lana izan zuten, azken unean beldurra sartu zitzaien igerilari gaztetxoak animatzen.

Adin horietan, kirol mota desberdinak probatu behar dituzte, eta Azpeitian, urtero, aukera izaten dute igeriketa ezagutzeko. Azkenean, domina bana lepotik zintzilik zituztela, gustura irten ziren igerilekutik gaztetxoak.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari, Xanjuandegiko Eroski-ri, Lasa goxokiak dendari eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Emaitzak:

http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/04/eskolarteko-txapelkleta-2014-emaitzak.pdf

Argazkiak:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.596809067082872.1073741875.349730761790705&type=1