GIF saria Paco Yoldin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mar. 19a, 18:42
Zapatuan, martxoaren 22an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 1. GIF Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Aurre-kanporaketak 10:00etan hasiko dira eta finalak, berriz, 17:00etan izango dira. \ \ Donostiako lehiaketa, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da. Txapelketa garrantzitsuenak neurri horretako igerilekuetan izaten dira, eta igerilariek ezinbestekoa dute, ezohiko luzera horretara ohitzea.\ \ Azpeititik zortzi igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar. \ - Jon Aizpuru: 50 metro bular eta 100 metro libre. \ - Oihana Goenaga: 100 metro libre eta 50 metro bizkar. \ - Maialen Aizpuru: 50 metro bizkar eta 100 metro libre. \ - Eva Astigarraga: 50 metro bular eta 200 metro estilo. \ - Aiora Beristain: 50 metro bizkar eta 200 metro estilo. \ - Jone Goenaga: 400 metro libre. \ - Nerea Berasategi: 50 metro bizkar eta 100 metro libre. \ \ Zorte on guztioi!