Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mar. 6a, 09:36
Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Tolosako Usabal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:30ean hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.\ \ Lehiaketa hau dute neguko azken txapelketa garrantzitsua igerilariek, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta.\ \ Gure taldeko sei igerilari (mutil 1 eta 5 neska) izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:\ \ ◾ Jon Aizpuru: 200 metro bizkar, 400 metro libre eta 400 metro estilo.\ \ ◾ Maialen Aizpuru: 200 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 100 metro libre.\ \ ◾ Eva Astigarraga: 200 metro bular, 100 metro bular eta 100 metro estilo.\ \ ◾ Aiora Beristain: 100 metro estilo, 100 metro libre eta 50 metro libre.\ \ ◾ Jone Goenaga: 50metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.\ \ ◾ Nerea Berasategi: 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.\ \ Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.\ \ Zorte on!\