Espainiako alebinen gutxieneko denbora lortu du Paula Urrestillak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko ots. 24a, 01:13
Pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Legazpin izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian parte hartzen. Izarraitz Igeri Elkarteko 39 igerilari zeuden izena emanda eta azkenean, 26 igerilarik hartu zuten parte Legazpiko Bikuña Igerilekuan. Leihatzera ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik. \ \ Benjaminek, bular estiloan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bular eta libre estiloetan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ Emaitzen atalean, aipagarriena, Paula Urrestillak 100 metro libre proban lortu zuen Espainiako Alebinen Txapelketarako gutxieneko denbora izan zen (1:05:75). Horrek erakusten digu Izarraitzeko harrobiak harribitxiak ematen jarraitzen duela. \ \ Bestalde, eta orokorrean, igeri egiteko moduan hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek, distantzia luzeko probak ere ondo bukatzen dituzte eta, horren ondorioz, euren markak hobetzen ari dira ia guztiak. Legazpin izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren. \ \ Zorionak denoi eta segi horrelaxe!