Bi txapelketa aste bukaeran

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko ots. 13a, 00:09
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte, Arrasaten eta Iruñean.\ \ Arrasateko Musakola kiroldegian, Egokitutako Igeriketako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, eta zapatuan izango dira probak. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta izango da bertan, Atzegi ordezkatuz. Anderrek, proba hauetan hartuko du parte:\ \ - 50 metro libre, 50 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.\ \ Bestalde, zapatuan eta igandean, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Espainiako gutxienekoak dituzten edo gertu dauden infantilak ere bertan izango dira. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:\ \ - Jon Aizpuru: 200 metro bular, 100 metro bular, 50 metro bular eta 50 metro libre.\ \ - Oihana Goenaga: 200 metro libre, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro estilo.\ \ - Eva Astigarraga: 200 metro bular eta 100 metro bular.\ \ - Aiora Beristain: 200 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro libre.\ \ Zorte on guztioi eta egurre!