Izarraitzeko hiru igerilari Euskadiko Selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko urt. 26a, 23:53
Euskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.\ \ Oihana junior mailan lehiatuko da eta Jon eta Aiora, berriz, infantil mailan. Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan; bai bakarkakoetan, eta bai erreleboetan. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.\ \ Zorte on!\ \ \ Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan. \ \ Oiartzungo jardunaldian Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren. \ \ Zapatu goizean entrenamendua izan zuten eta arratsaldeko jardunaldian, ez zuten igeri egin entrenatzaileak nahi zuen denboretan. Entrenamendu asko eta gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, freskotasun falta nabari zitzaien igerilariei. Aipagarriena, Jone Goenagak lortu zituen denborak, hiru probatan bere marka pertsonalak hobetu baitzituen. \ \ Datorren aste bukaeran hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.\