Emaitza onak Zarauzko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko urt. 14a, 10:09
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegiko igerilekuan ligako hirugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\ \ Zarauzko jardunaldian Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi lehiatu ziren. Ainhoa Goenaga, lesionatuta, baja izan zen azken momentuan. \ \ Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak lortzen ari dira. Laster, neguko txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira eta, bide honetatik segiz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraizko igerilariek.\ \ Banan-banan Zarautzen egindako lana:\ \ - Jon Aizpuru: 400 metro libre (4’21’’32, bere marka onena), 200 metro estilo (2’17’’98) eta 50 metro bizkar (32’’59).\ \ - Oihana Goenaga: 200 metro estilo (2’28’’79, bere marka onena), 50 metro bizkar (32’’76) eta 100 metro tximeleta (1’10’’67).\ \ - Maialen Aizpuru: 200 metro bizkar (2’49’’94, bere marka onena), 50 metro bular (42’’39 bere marka onena) eta 100 metro libre (1’11’’48).\ \ - Eva Astigarraga: 400 metro libre (5’24’’09, bere marka onena), 50 metro bular (39’’91) eta 50 metro bizkar (39’’88, bere marka onena).\ \ - Aiora Beristain: 400 metro libre (5’01’’64, bere marka onena), 50 metro bular (41’’70, bere marka onena) eta 50 metro bizkar (36’’58).\ \ - Jone Goenaga: 200 metro estilo (2’58’’06), 100 metro libre (1’11’’28, bere marka onena) eta 100 metro tximeleta (1’23’’64, bere marka onena).\ \ - Nerea Berasategi: 400 metro libre (5’43’’23, bere marka onena), 200 metro estilo (3’04’’20, bere marka onena) eta 50 metro bizkar (38’’35, bere marka onena). 400 metro libre eta 200 metro estilotako denborekin, Euskal Herriko infantilen txapelketarako txartela lortu zuen. \ \ Zorionak eta segi bide horretatik! \