Gabon Kopa izango da zapatuan, Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko abe. 18a, 23:43
Zapatuan, abenduak 21, Santo Tomas eguna, XXV. Igeriketako Gabon Kopa jokatuko da Eibarko Ipurua Udal igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei. Badakizue, konpetizio hauetan parte hartzeko ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. \ \ Autobusa 14:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.\ \ Zorte on denei!\ \ ZERRENDAK: http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2013/02/gabon-kopa-eibar.pdf\ \