Marka onak Galdakaon eta Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko abe. 17a, 17:04
Astebukaera honetan, bi txapelketa izan dituzte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek. Galdakaon Euskal Herriko Taldeen Kopa eta Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu dituzte. Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan dute proba horiek. Esan beharra dago test horien emaitzak oso onak izan direla.\ \ Aipagarriena, Jon Aizpuruk 200 metro bular proban, 15 urtekoen Euskal Herriko marka berria ezarri zuela 2:21:82 denborarekin.\ \ Galdakaon, Euskal Herriko Taldeen Kopan, Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Aiora Beristainek eta Eva Astigarragak maila ona erakutsi zuten. Maialen Aizpuruk, azken egunetan gaixorik, ez zuen hartu parte.\ \ Egin dituzten denborak ikusita, eta kontuan izanda txapelketa hau ez dutela prestatu, ez dugu lotsarik esateko, txapelketa bikaina egin dutela.\ \ Banan-banan:\ \ - Ainhoa Goenaga: 200 bizkar eta 200 estilo probatan bere markak hobetzea lortu zuen. 50 eta 100 bizkarrean bere denboretan ibili zen.\ - Jon Aizpuru: Lehen esan bezala, 200 bularren 15 urteko Euskal Herriko errekor berria ezarri zuen, 100 bularrean bere marka hobetu zuen eta 50 bular eta 200 estiloetan bere denboretan ibili zen.\ - Oihana Goenaga: 400 libre proban, 11 segundotan hobetu zuen bere denbora, oso ondo. 100 eta 200 libre probatan bere denboretan ibili zen eta 50 librean, berriz, ez zuen igeri egin berak dakien bezala.\ - Aiora Beristain: 100 libre, 100 estilo eta 200 tximeletan bere markak hobetu zituen. 100 tximeletan ez zen eroso ibili.\ - Eva Astigarraga: 200 bular eta 400 estilotan bere markak hobetu zituen. 100 bularren ez zen fin ibili.\ \ Zarautzen, berriz, Gipuzkoako Taldeen Kopan, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak. Hemen ere, inskribatuta egon arren, baja bat izan genuen; Ainitze Odriozolak, gaixorik, ez zuen parte hartu.\ \ Omar Urbieta entrenatzailearen esanetan, balorazio orokorra oso ona da. Jonek eta Nereak lehenengo txapelketa garrantzitsua zuten, berauek baino igerilari zaharragoekin lehiatu zuten, eta esperientzia hartzeko oso ondo etorriko zaie.\ \ - Jone Goenaga: 200 estilo, 400 libre eta 800 libre probetan bere markak hobetu zituen eta, Neguko Euskal Herriko Txapelketako mininak lortu zituen.\ - Nerea Berasategi: 50 tximeleta eta 200 tximeletan bere denborak hobetu zituen. 100 tximeletan, deskalifikatu egin zuten biraje bat gaizki egin zuelako.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!!\