Zapatuan, igeri festa Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko aza. 17a, 23:06
Zapatuan izan zuten Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldia, Azpeitiko Udal Igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko 34 igerilarik hartu zuten parte. Batzuentzat lehen lehiaketa ofiziala izan zen eta urduritasuna nabari zitzaien.\ \ Beste herrietako igeri taldeek gustukoa dute Azpeitiko igerilekua, harmailetan ikusle asko sartzen baitira. Hala ere, zapatuan, igerilekua txikia gelditu zen, ez zen ikusle gehiago sartzen. Poz handia ematen du igeriketa bezalako kirol batean, jarraitzaile asko ikusteak.\ \ Benjaminek, bizkar estiloan hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bular eta bizkar estiloetan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ \ Emaitza onak lortu zituzten Izarraitzeko igerilariek. Hala ere, eta beti azpimarratzen dugun bezala, adin horietan emaitzak baino helburu garrantzitsuagoak daude; kirola egiteko zaletasuna bermatzea, kirol mailako heziketan, puntualitatea, diziplina edo errespetua bezalako baloreak ikastea, igerilarien arteko adiskidetasuna sustatzea, igeriketako lau estiloak ondo menperatzee. Horren guztiaren harira iritsiko dira emaitzak.\ \ Zorionak ba igerilari, entrenatzaile eta zapatuko jardunaldia antolatzen ezinbesteko laguntza eman zuten guraso guztiei. Mila esker.\ \ Bestalde, hurrengo zapatuan, azaroak 23, eskolarteko San Andres Igeriketa Saria jokatuko da Azkoitiko Udal Igerilekuan. Bertara joango dira Izarraitzeko igerilari gaztetxoak eta baita federatuta ez dauden igerilariak ere, ikastola edo ikastetxeko arduradunarekin.\ \ Gozatu eta zorte on denei.\