Ligako lehen jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko aza. 12a, 00:45
Pasa den zapatuan izan zuten Izarraitz taldeko infantil eta junior mailako igerilariek ligako lehen jardunaldia, Irungo Azken Portu igerilekuan.\ \ Gure taldetik Irunen lehiatu ziren igerilariak honako hauek izan ziren: Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi. Aiora Beristain lesionatu egin zen beroketak egiten ari zela, eta ez zuen txapelketan parte hartzerik izan.\ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.\ \ Aipagarriena, Oihana Goenagak 200 metro bizkar proban egin zuen denbora izan zen; Neguko Espainiako Junior Txapelketarako gutxienekoa. Jone Goenagak eta Nerea Berasategik ere lan ona egin zuten, eta lortu zituzten denborengatik, datorren lehiaketetan Errendimenduko Ligan hartuko dute parte.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!\