Hainbat azpeitiarrek hartuko du parte Kontxako Badiako Igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko ira. 5a, 00:28
Zapatuan, irailaren 7an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIII. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da, Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 70. Igerialdiak. \ \ Infantilen proba 11:00etan hasiko da eta 800 metroko luzera izango du. Absolutuen probari, berriz, 11:45ean emango zaio hasiera, eta irteera bi txandatan egingo dute. Aurrena emakumeak aterako dira eta gero gizonezkoak. Probak, orotara 2.220 metroko luzera izango du. \ \ Izena kirolprobak.com webgunean eman daiteke. Ligan parte hartu eta sailkapen orokorrean sartu nahi duen bakoitzak txip horia eskuratu beharko du. Dortsalak probaren egunean bertan hartu beharko dira Nautikoko ontziratzeko lekuan.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilari bertan izango dira: Pablo Etxeberriak absolutu mailan hartuko du parte eta Maialen Sudupek, berriz, infantiletan. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzu; Rafa Zubeldia, IƱaki Etxeberria, Asier Oiartzabal eta Leire Ceciaga.\ \ Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenetan, hiru azpeitiarrek dute aukera podiumera igotzeko azken proba horretan marka ona lortzen badute, eta igerilari horiek Pablo Etxeberria (Senior mailan), Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga (Master mailan) dira. \ \ Zorte on guztioi!\