Azpeitiarrak 43. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko uzt. 17a, 10:15
Datorren igandean, uztailak 21, itsas zeharkaldi denboraldiari ekingo diote Izarraitz Igeri Elkartekoek, 43. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. \ \ Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean, Izarraitz Igeri Elkarteko Infantil mailako 11 igerilarik: Imanol Odriozola, Joanes Astigarraga, Maria Otaegi, Ane Odriozola, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Eneritz Aramendi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe, Ane Sudupe eta Laia Arregi. Horiek, Infantil mailako beste 200 igerilariekin batera, goizeko 11:00etan ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.\ \ Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inkribatu diren 1.800 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.\ Izarraitzeko hiru igerilari daude izena emanda: Pablo Etxeberria, Jon Odriozola eta Ainitze Odriozola. Horiez gain, Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela.\ \ Iaz, Pablo Etxeberriak, bigarren postua lortu zuen, Jaime Caballeroren atzetik. Aurten ere, eta Portugalen ez baditu indar guztiak agortzen, ziur gaude, aurreneko postuetan ibiliko dela. \ \ Zorte on, eta egurre!