Igeri festa Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2013ko eka. 24a, 01:50

Pasa den zapatuan, taldeko txikienak Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, bostek bigarrengoa eta lauk hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan. Taldeko sailkapenean, hirugarrengo postua lortu zuten Izarraitzekoek, Bidasoa XXI eta Aloña-Mendiren atzetik.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

• 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta; Arantxa Sudupe (1), Maialen Aiertza (2). 50 metro bizkar; Iker Aizpuru (1), Uxue Etxeberria (1), Jone Zubizarreta (3). 50 metro bular; Mikel Perea (1), Leiane Lopetegi (5), Alazne Sudupe (8). 50 metro libre; Haritz Amenabar (3), Elena Otaegi (1), Elene Aranbarri (5), Irati Arregi (8), Alaia Juaristi (9) eta Saioa Roteta (14).

• 2003. urtekoetan. 50 metro tximeleta; Unax Fernandez (5). 50 metro libre; Unai Elias (2) eta Nagore Kerejeta (3).

• 2002. urtekoetan. 100 metro bizkar; Maialen Sudupe (1). 100 metro bular; Maitane Goenaga (2), Ane Sudupe (9). 100 metro libre; Paula Urrestilla (2) eta Laia Arregi (7).

• 2001. urtekoetan. 100 metro tximeleta; Nerea Berasategi (1). 100 metro bizkar; Joanes Astigarraga (2). 100 metro libre; Jone Goenaga (3) eta Eneritz Aramendi (5).

2004. urtekoen artean igerilari onenen saria jaso zuten Iker Aizpuruk mutiletan eta Uxue Etxeberriak nesketan. Beste behin,estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.

Zorionak denei eta segi holaxe!


Bestalde, pasa den zapatu goizean, taldeko infantil eta juniorrak Tolosako Usabal Igerilekuan izan ziren, eta arratsaldean, berriz, Irungo Azken Portuko igerilekuan. San Juan eta San Marcial Trofeoetan parte hartu zuten Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek.

Udako Txapelketak prestatzen ari dira eta orain, karga handiko entrenamenduak egiten dituzte. Hala ere, oso txukun aritu ziren bai Tolosan eta bai Irungo txapelketan. Gehienek, marka onenetatik gertu ibili ziren, eta horiek hobetzea ere lortu zuten. Hori oso seinale ona da udako helburuei begira.

Orain, igerilekuan kilometroak egiten ari dira ia atsedenik hartu gabe, eta ziur, udako txapelketetan beso eta hanketako minik ez dutela izango lehiatzeko orduan. Herri Kirol munduan esaten duten bezala, etxean sufritu gero plazan gozatzeko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu