Infantilek eta juniorrek bi txapelketa izango dituzte, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2013ko eka. 21a, 08:58

Taldeko infantilek eta juniorrek bi txapelketa izango dituzte bihar, zapatua. Goizean, 9:30ean, Tolosako Usabal Igerilekuan San Juan Saria jokatuko dute, eta arratsaldean, 16:00etan, San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu Igerilekuan.

Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.

Zorte on eta egurre!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu