Manolo Garcia Saria, Paco Yoldi igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mai. 30a, 16:25
Zapatuan, ekainaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Manolo Garcia Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.\ \ Aurreko sariketek bezala, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da txapelketa. Azpeititik, bederatzi igerilari joango dira Donostiara, eta bertan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.\ \ Zorte on denei!\