K.Z.L.ko 4 ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko mar. 17a, 17:22
K.Z.L.ko 4. Jardunaldia Oñatin.\ \ \ Zapatuan, martxoak 16an, taldeko benjaminak eta alebinak Oñatiko Zubikoa Igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldia izan zuten. \ Izarraitz tik 21 igerilari joan ziren lehiaketara. Seguruenik, Realaren partiduak zerikusia izango zuen izan genituen bajarekin. \ \ Izarraitz IE ko gaztetxoak, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten eta astean zehar entrenamenduetan ikasitakoa arro erakutsi zuten Oñatiko Zubikoa Igerilekuan. Aipatu beharra dago gero eta adiskidetasun eta lagun arte sendoagoa dutela nahiz eta ikastetxe desberdinekoak izan gure igerilari gazte hauek. Horrek, talde giro jator bat dagoela adierazten digu.\ \ Benjaminak bakarkako proba bana ospatu zuten eta alebinak bi. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.\ Denboraldia aurrera dijoan bezala, probak gero eta gogorragoak izaten dituzte. \ \ Alebinak 100 metro estilo eta 200 metro edo 400 metro librean atera zien bakoitzaren sasoiaren arabera. 400 metro librean lehen aldia zuten eta oso ondo buketzea lortu zuten gure taldeko denak. \ 25 metro tximeletan lehiatu zuten lehen urteko benjaminak, eta bigarrengo urtekoak berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo hauentzat, tximeleta izango da probarik zailena seguruenik, hala ere, Izarraitzeko txikienak oso ondo moldatu ziren estilo honetan ere. \ \ Emaitza onak izan zituzten Izarraitzekoak Oiñatin ere.\ Zorionak Oñatira joan ziren guztiei, denak izan bait ziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\ \ Beste behin ere, Jorge eta Maider entrenatzaileak gustura etorri ziren Oñatin ikusitakoarekin, alde batetik uretan erakutsitakoarekin eta bestetik kanpoan izandako jarrera onarengatik. Segi holaxe !!\ \ Zorionak ba igerilari, entrenatzaileri eta ezinbesteko laguntza garrantzitsua ematen duten guraso guztiei. \