Emaitza onak lortu dituzte azpeitiar igerilariek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko ots. 19a, 01:30
Aste bukaeran, junior eta absolutuen Neguko Euskal Herriko Txapelketa izan da Iruñean. Ainhoa Goenaga juniorra eta Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Maialen Aizpuru infantilak bertan izan dira eta emaitza onak izan dituzte. \ \ Hiru zilarrezko eta bost brontzezko domina ekarri dituzte Azpeitira. Ainhoa Goenagak bi zilarrezko domina eskuratu zituen junior mailako 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan, eta beste bi brontzezko absolutuen mailan. 100 metro bizkarren junior mailako brontzezko domina irabazi zuen, gainera. Jon Aizpuruk 200 metro bular proban zilarrezko domina eta 100 metro bularrez proban brontzezko domina eskuratu zituen absolutu mailan. Oihana Goenagak, absolutu mailan, 200 metro librean brontzezko domina lortu zuen. \ \ Denak aurrez zituzten denboretan ibili ziren. Hala ere, entrenatzaileak pixka bat hobetoxeago ibiltzea espero zuen. Hurrengo hitzordua, neguko denboraldiko garrantzitsuena izango dute, otsailaren 28tik martxoaren 3ra Mallorkan ospatuko den Neguko Espainiako txapelketa. Txapelketa horri begira ari dira prestatzen eta oraindik, egun batzuk badituzte sasoia hobetzeko. \ \ Bestalde, pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Bergaran izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako hirugarren jardunaldian parte hartzen.\ \ Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro bular edo 100 metro bular eta 6x25 tximeleta errelebo mistoak izan zituzten. Alebinek, berriz, 50 metro libreko, 100 metro libreko eta 200 metro bularrezko probak izan zituzten. Alebinek 4x50 bizkar errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko 24 igerilari gaztetxo aritu ziren lehian. Igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten. Bergaran izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.\ Emaitzak: http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natacion/2013219_143532_RESULTADOS%203ª%20JARDUNALDIA%20KZL.pdf\ \ Emaitzak alde batera utzita, igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta, beraz, bide onetik ari garela uste dugu. Estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.\