Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko ots. 13a, 15:16
Zapatu honetan, otsailak 16, Bergarako Agorrosin Udal Igerilekuan alebinen eta benjaminen Hirugarren Kirol Zehaztasun Ligako jardunaldia egingo da.\ \ Izarraitzeko txikiak, bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak hartu eta berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Izarraitz I.E.ak ez ditu igerilariak lehiaketetan parte hartzera derrigortzen. Hala ere, igeriketaren mundua lehiaketa bidez ezagutzera animatu nahi ditugu. \ \ Autobusa 14:00etan abiatuko da igerileku aurretik, 15:00etan izango dira beroketak eta 16:00etan hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.\ \ Serieak: http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natacion/2013215_92052_LISTADO%20DEFINITIVO%20BERGARAL.pdf\ \ \ \ Bestalde, zapatu eta igande honetan, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 16:00etan hasiko dira. Espainiako gutxienekoak dituzten edo gertu dauden infantilak ere bertan izango dira. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Iruñeara.\ \ Serieak: http://www.fnn-nif.com/pdf/13903_Series.pdf\ \ \ Zorte on denei.\