Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko ots. 5a, 00:25
Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga igerilariak Madrilen izan dira asteburuan Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomi Elkargoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. \ \ Euskadiko selekzioa ordezkatzen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Euskadik, infantiletan 7. postua lortu zuen eta 6. postua juniorretan. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak. \ \ Azpeitiko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten: \ \ Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar 8. postua; 100 metro bizkar 14. postua; 200 metro bizkar 11. postua eta 200 metro estiloan 13. postua. \ \ Oihana Goenaga: 50 metro libre 2. postua; 100 metro libre 5. postua; 200 metro libre 5. postua eta 200 metro bizkar 8. postua. \ \ Pablo Etxeberria, 1500 metro libre 15. postua; 400 metro libre 12. postua eta 400 metro estilo 10. postua. \ \ Jon Aizpuru, 100 metro bular 9. postua; 200 metro bular 7. postua eta 200 metro estilo 13. postua. \ \ Oihana Goenaga eta Jon Aizpuruk Erreleboetan ere parte hartu zuten. Oihanak 4x200 libre, 4x100 libre eta 4x100 estilo probetan. Aizpuruk, berriz, 4x100 librean eta 4x100 estiloetan. \ \ Txapelketa honi esker, otsailaren 28tik martxoaren 3ra, Mallorkan ospatuko den Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik lau aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen. \ \ Bestalde, asteburuan, Tolosako Usabal igerilekuan Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Omar Urbieta, Ainitze Odriozola, Imanol Odriozola, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Maialen Aizpuru izan ziren bertan eta oso emaitza onak lortu zituzten. \ \ Sei urrezko eta bi zilarrezko domina ekarri dituzte Azpeitira, eta horrez gain, Aiora Beristainek, Eva Astigarragak eta Maialen Aizpuruk Mallorkan ospatuko den Neguko Espainiako Txapelketara joateko txartelak lortu dituzte. Imanol Odriozolak, berriz, Neguko Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko gutxiengo denbora lortu du. \ \ Omar Urbietak absolutu mailan, 100 metro tximeletan urrezko domina eta 50 metro tximeletan zilarrezko domina, eskuratu zituen. Aiora Beristainek 50 metro librean eta 100 metro estiloetan urrezko domina eta 100 metro librean zilarrezko domina irabazi zituen. Eva Astigarragak 100 metro eta 200 metro bular probetan urrezko dominak lortu zituen, eta Maialen Aizpuruk, berriz, 100 metro bizkar proban urrezkoa eskuratu zuen. \ \ Gipuzkoako txapelketan garbi ikusi da maila onean daudela gure igerilariak. Ainitze Odriozola, lesio bat tarteko, ez zuen berak dakien moduan igeri egiterik izan. Baina, Ainitzek ere, lesioa gainditzen duenean, sasoi hobea erakutsiko du. Hurrengo hitzordu garrantzitsuenak, Neguko Euskal Herriko Txapelketa eta Neguko Espainiako Txapelketa izango dira. \ \ Tolosa eta Madrileko igerilekuetatik animoarekin eta lanean gogor jarraitzeko indarrarekin etxeratu dira igerilariak. Denboraldia hasi besterik ez da egin eta denaren beharra izango dute gure kirolariek. \