Ligako lehen jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den zapatuan Izarraitz taldeko infantil eta junior mailako igerilariek Azkoitiko Udal Igerilekuan eta Errenteriako Galtzaraborda Igerilekuan ligako lehenengo jardunaldia izan zuten.

Pasa den zapatuan Izarraitz taldeko infantil eta junior mailako igerilariek Azkoitiko Udal Igerilekuan eta Errenteriako Galtzaraborda Igerilekuan ligako lehenengo jardunaldia izan zuten.

Azkoitiko proban Ainitze Odriozola eta Imanol Odriozola zeuden izena emanda. Ainitze baja izan zen azkenean, eta Imanolek nabarmen hobetu zituen bere denbora pertsonalak. Bi probetan irten zuen azpeitiar igerilariak: 100 metro libre eta 50 metro tximeletan.

Izarraitz Igeri Elkarteak eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak, bi batzordeen oniritziarekin, hamabi urtetik gora igerilariei zuzendutako hitzarmena sinatu zuten denboraldiaren hasieran. Hori dela eta, errendimenduko ibilbidean dabiltzan igerilariak Errenteriako proban izan ziren. Ligako lehen jardunaldi hori, entrenatzaileen aginduz, kalitatezko entrenamendu gisa hartu zuten. Proba gehienetan irten ziren, 800 metro, 400 metro eta 100 metro librean, 400 metro eta 100 metro estiloetan, 50 metro eta 200 metro bizkarrez probetan, 50 metro eta 200 metro tximeletan eta 100 metro bularrez proban. Arratsalde gogor eta neketsua izan bazuten ere, markak hobetu edo berdindu ahal izan zituzten azpeitiar igerilariek eta horrek bide onetik doazela esan nahi du.

Dena den, denboraldiko lehen zita garrantzitsuenak otsailean izango dituzte, Gipuzkoa, Euskal Herria eta Espainiako neguko txapelketetan, eta lehiaketa horiei begira ari dira prestakuntza lanetan.

Joan den asteburuko emaitzak ikusteko egin klik hemen.

Bestalde, datorren larunbatean, San Sebastian bezpera, Izarraitzeko gaztetxo igerilariak Legazpiko igerilekuan izango dira. Jorge Arzalluz eta Maider Aizpuruak entrenatzen dituzten igerilariek, 2. Kirol Zehaztasun Ligako proban hartuko dute parte. 16:30ean hasiko da lehiaketa eta autobusa 14:45ean abiatuko da, Azpeitiko igerileku aurretik. Entrenatzaileek jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.

Igandean, berriz, Pablo Etxeberria, Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan izango da. Lehiaketa hori, Getxoko Fadura igerilekuan jokatuko da. Pablo, infantil mailan lehiatuko da eta 2.000 metroko proban hartuko du parte.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide