Ainhoa Goenaga Espainiako Absolutuen neguko txapelketan izango da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2012ko aza. 28a, 17:23
Ainhoa Goenagak denboraldiko lehen zita garrantzitsua du ostiraean, larunbatean eta igandean Palma de Mallorca-ko Son Hugo igerilekuan. Bertan Espainiako Absolutuen neguko txapelketa jokatuko da. Gaur, osteguna, egingo du bidaia ahalik eta lan txukunena egiteko asmoz. Denboraldia hasi besterik ez da egin, oraindik hobetzeko aukera ematen du denboraldi luzeak eta txapelketa goiztiar honek martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezakeena ilusioz begiratzeko aukera emango dio. Ainhoak 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar frogak egingo ditu. \ \ Zorte on!\