Gaurtik aurrera eman daiteke izena Itsasi Euskal Kultur Taldean

Erabiltzailearen aurpegia Itsasi Euskal Kultur Taldea 2013ko ira. 17a, 11:51

Itsasi Euskal Kultur Taldeak aurtengoan ere martxan jarriko du bere dantza eskola. Interesatuek, aste honetan izango dute izen emateko aukera: gaur, irailak 17, bihar, irailak 18, eta etzi, osteguna, 17:30etik 19:00etara.

Dantza eskola lau urtetik aurrerako edozein neska-mutili dago zuzenduta (2009. urtean jaiotakoak barne) eta urteko kuota 60 eurokoa izango da.      

Bestalde, 16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, gurekin harremanetan jarri besterik ez du.

Izen-ematea Itsasiko lokalean egingo da, Urola Kaleko 6. zenbakian. Edozein zalantza izanez gero, 943 15 18 49 da telefono zenbakia.

Itsasi Euskal Kultur Taldea. Sorrera: 1977. / Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak