Peru

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ira. 10a, 17:13
Peru \ \ Haber Peru, mezu txiki hau hiretzat. Gaur eztek irakurriko, ta ezta hurrengo astien o hurrengo urtien eh. Baino igual hemendik hiru o lau urtea bai. Zeinek jakin. \ \ Peru, guretzat hi gure familira alleatzie zein politte dan esplikatzie nahiko nikek. Hire arpei borobil ta guapo hori ikustiek asko arintzeik biziye. Arrisku prima, defizit ta euriborrak bapatien haste zizkok batei hiri beitzikin bakarrik. Igual eztek igarri oindik baino, hire inguruen ilusiyue ta poza zabaltzeituk. Ta hori asko dek Peru. Mordue. \ \ Attitte ta amama hamar urte gaztetzeituk (gutxiyenez) Peru bisitan etortzeanin. Baita neure, ez nauk gezurretan ibiliko. Pentsatzenian hire etorreriek gauze onak ekarriko zitula, baino ez nian uste hainbesteainoko izengo zanik. Azpeitiarrez esanda: babie eroitzezitek hirekin. Harro natxiok hire tio izetekin!! Saiako nauk karguek eskatzeun alturan eoten !! \ \ Miriam ta Gorkai (ama ta attei) eskerrik asko hemendik. Gauze gehienak diruekin erosi laikek gaur egun. Zorionez, danak ez. Peru, hiri eskutan hartu ta masail zabal ta bete hoietan muxu bat ematie ezin dek erosi. Ezta hire usain goxo hori eo lo hartzekenien transmititzekan pake horire. \ \ Sekretu txiki bat kontakoiat bukatzeko, baino gu biyon artien gerauber dik ehh… Ez esan inoi. Gizonetik gizonea kontatzeiat konfiantzan: maitte haut. \ \ Iñigo. \