Eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte ostiralean Ilunpeko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko ira. 28a, 16:25

19:00etan eta 20:30ean izango dira pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuz binakako txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek bihar, ostirala, Izarraitz pilotalekuan.

19:00etatik aurrera, kadeteen bigarren mailan, Ilunpekoek Behar Zana 3koen kontra jokatuko dute. Segidan, nagusien hirugarren mailako Ilunpe 1 bikoteak Hernani 2 bikotearen aurka izango du partida. 20:30ean, berriz, jubenilen bigarren mailako Azkoitiaren eta Ilunpe 1en arteko neurketa izango da Izarraitz pilotalekuan.