Ilunpeko gaztetxoak, emakumeen pilota jardunari ikusgarritasuna ematen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko urt. 15a, 09:43
Ilunpeko neska pilotariak, atzo, Azkoitiko Gurean.

Emakume pilotariek sortutako Ados Pilota klubaren eskuz binakako txapelketako bi partida jokatu dituzte Azkoitian. Neurketei ekin aurretik, Ilunpeko neskak aritu dira pilotan.

Emakume pilotariek sortutako Ados Pilota klubaren eskuz binakako txapelketako bi partida jokatu zituzten atzo, larunbata, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 18:00etan hasita, promozio mailako eta lehen mailako eskuz binakako pilota partida bana jokatu zuten han. Txapelketako partidei ekin aurretik, baina, Azkoitiko Oteiza elkarteko eta Azpeitiko Ilunpe elkarteko neska pilotariek partidak jokatu zituzten frontoian. Ilunpe ordezkatuz, neska gaztetxoak aritu ziren pilotan, emakumeek kirol horretan duten ikusgarritasunari bultzada emanez.