Gaurtik igandera, hainbat pilota partida izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko aza. 17a, 08:22
Frontoi Txikia.

Gaur, bihar eta etzi, kluben arteko eta errendimendu txapelketetako neurketak izango dira Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian.

Gaur, bihar eta etzi Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako hainbat pilota partida izango dira Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Gaur, osteguna, esaterako, bi norgehiagoka jokatuko dituzte pilotariek Izarraitz frontoian: 20:30ean, kadeteen mailako partida jokatuko dute Ilunpeko Revueltak eta Ataungo Lopezek. Gero, 21:30ean, nagusien mailako neurketa izango da, eta Ilunpe eta EPLE 2 izango dira parez pare.

Ostiralean herriko bi pilotalekutan izango dira partidak. 18:30ean hasita, Ilunpeko kadeteen eta jubenilen partidez gozatu ahal izango dute herritarrek Izarraitzen; eta 19:00etatik aurrera, berriz, kadeteen mailako hiru partida jokatuko dituzte Ilunpeko kideek.

Zapatuan, berriz, Izarraitzen izango dira neurketak, 16:00etan hasita. Kadeteen, jubenilen nahiz nagusien mailako lehiak izango dira, eta Ilunpeko kideek jokatuko dituzte horiek. Hain zuzen ere, Gaztelekuko, Hernaniko, LAPKEko eta EPLeko pilotariak izango dituzte azpeitiarrek aurrez aurre.