Errendimendu Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko aza. 2a, 10:51
Izarraitz pilotalekua.

18:15ean hasita, sei partida izango dira Izarraitz pilotalekuan. Alebin, infantil eta jubenil mailako pilotariak ariko dira lehian.

Ilunpe pilota elkarteko hainbat kidek Errendimendu Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte ostiralean Izarraitz pilotalekuan. 18:15ean hasita jokatuko dituzte neurketak.

Alebinen bigarren urteko lehen partida Ilunpeko Olazabalek eta Gure Txeruko Elezgaraik jokatuko dute; bigarren partidan Ilunpeko Larramendi eta Bergarako Alberdi ariko dira nor baino nor; eta hirugarrenean, Ilunpeko Peñagarikanok eta Arrasateko Osorok neurtuko dituzte indarrak.

Infantilen bigarren mailako partida izango da segidan: Ilunpeko Elustondok eta Azkoitiko Juaristik jokatuko dute. Infantilen lehen mailako norgehiagoka, berriz, Ilunpeko Arsuagak eta Lapkeko Munduatek jokatuko dute.

Ostiraleko azken partida Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketakoa izango da. Jubenilen bigarren mailako pilotarien neurketa izango da, eta Ilunpe eta Lapke 1 taldeetako pilotariak lehiatuko dira.