Gipuzkoako kluben arteko txapelketako partidak, ostiralean eta igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko urr. 6a, 08:30

Ostiralean, 18:30etik aurrera, hiru partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan. Igandean, berriz, bi partida, 16:00etan hasita.

Gipuzkoako kluben arteko txapelketako hainbat pilota partida izango dira ostiralean eta igandean Azpeitian.

Ostiralean, hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Ilunpe elkarteko pilotariek 18:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan: kadeteen bigarren mailan, Ilunpek Hernaniren eta Lagunaken kontra jokatuko ditu partidak; jubeniletan, berriz, Ilunpe eta Azkoitia izango dira aurrez aurre.

Igandean, berriz, bi partida izango dira, 16:00etatik aurrera, Izarraitzen. Lehen neurketan, Ilunpe eta Lapke ariko dira nor baino nor, eta bigarrengoan, Ilunpe eta Tartaloetxe.