Kluben arteko Gipuzkoako txapelketako partidak izango dira bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia

Bihar, 18:30ean hasita, lau partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan. Etzi, berriz, 11:30etik aurrera, bi norgehiagoka izango dira.

Martxan da Gipuzkoako kluben arteko pilota txapelketa, eta bihar eta etzi hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte Ilunpeko kirolariek etxean. Hain zuzen, bihar, ostiralarekin, 18:30ean hasita, lau neurketa izango dira Izarraitz pilotalekuan.

Lehen partida kadeteen lehen mailako pilotariena izango da, eta Ilunpe 1 taldeak Abantzu izango du aurrez aurre. Bigarren partidan, kadeteen bigarren mailako pilotariak izango dira protagonista: Ilunpe 2 eta Tolosa 1. Ondoren, Ilunpe 2k eta Zazpi Iturri 2k neurtuko dituzte indarrak jubenilen lehen mailan, eta jubenilen bigarren mailan, aldiz, Ilunpe 2k eta Ataunek.

Zapatuko partidak ere Izarraitz frontoian izango dira, 11:30etik aurrera. Nagusien mailan Ilunpe eta Gazteleku ariko dira nor baino nor, eta nagusien ohorezko mailan, berriz, Ilunpe eta Behar Zana.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide