Etzi irekiko dute Ilunpe pilota elkartean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko abu. 30a, 10:18
Ilunpeko pilotariak.

Irailaren 30a bitartean izango da Ilunpen izena emateko aukera, Luba aholkularitzan, eta irailaren 12ko astean hasiko dira entrenamenduak. Saio horien egunak eta orduak ere zehaztu ditu elkarteak.

Ilunpe pilota elkartea dagoeneko hasi da 2022-2023 denboraldia prestatzen, eta etzi, irailak 1, irekiko dute izen-emate epea. Irailaren 30era bitartean izango da horretarako aukera, eta interesa dutenek Luba aholkularitzan eman beharko dute izena. 

Bestalde, elkarteak iragarri du irailaren 12tik 18rako astean hasiko direla entrenamenduak, eta saio horiek urtean zehar zein egunetan eta ordutan izango diren ere jakinarazi dute:

  • Astelehenetan, 18:00etan, infantilak (2009-2010. urteetan jaiotakoak).
  • Astearteetan, 16:30ean, jubenilak (2005-2006. urteetan jaiotakoak).
  • Asteazkenetan, 16:00etan, kadeteak (2007-2008. urteetan jaiotakoak).
  • Asteazkenetan, 18:00etan, alebinak (2011-2012. urteetan jaiotakoak).
  • Ostegunetan, 18:00etan, benjaminak (2013-2014. urteetan jaiotakoak).
  • Zapatuetan, 09:30ean, aurre-benjaminak (2015-2016. urteetan jaiotakoak).