Lau eta erdiko eta Errendimendu txapelketetako partidak izango dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko eka. 1a, 07:53

Ostiralean partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian, 18:15ean hasita. Zapatuan eta igandean, berriz, Frontoi Txikian izango dira norgehiagokak, 16:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.

Aste honetan ere Errendimendu Txapelketako eta lau eta erdiko lehiako hainbat partida izango dira Azpeitian.

Ostiralean, esaterako, lau eta erdiko partida bat eta Errendimendu Txapelketako bi izango dira Izarraitz pilotalekuan, 18:15ean hasita. Gainera, errendimendu lehiako beste lau norgehiagoka izango dira ordu berean Frontoi Txikian.

Zapatuan ere izango dira neurketak: lau eta erdiko bi partida jokatuko dituzte 16:00etatik aurrera, Frontoi Txikian. Igandean, berriz, Lau eta Erdiko Txapelketako partida bat izango da 11:00etan, Frontoi Txikian.