Pilota partidak izango dira zapatuan Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2022ko urt. 19a, 11:02

Larunbatean Euskal Ligako nahiz Udaberri Txapelketako partida bana izango dira Izarraitz pilotalekuan, 16:00etan hasita.

Asteburuan Euskal Ligako nahiz Udaberri Txapelketako partidak izango dira Izarraitz pilotalekuan. Zapatuan izango dira norgehiagokak, 16:00etan hasita.

Lehen partidan Ilunpek eta Txarutak neurtuko dituzte indarrak; bigarrengoan, berriz, jubenilen lehen mailako Ilunpe 1 taldeko pilotariek Abantzu taldekoen kontra.