Kluben arteko txapelketetako norgehiagokak ostiralean Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia

18:30ean hasita, hiru partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek. Gipuzkoako kluben arteko Udaberri Txapelketako bi neurketa ez ezik, Euskal Herriko klubek arteko lehiako bat ere jokatuko dute.

Gipuzkoako kluben arteko Udaberri Txapelketa aste honetan hasiko da, baita Euskal Herriko klubek arteko lehia ere, eta ostiralean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango dira partidak. 18:30ean hasita, hiru partida jokatuko dituzte.

Lehen norgehiagoka, Gipuzkoako Txapelketakoa, jubenilen lehen mailakoa izango da, eta Ilunpe eta Lagunak taldeak izango dira aurrez aurre. Bigarren partida, berriz, kadeteen lehen mailakoa izango da, eta Ilunpeko pilotariak Hernanikoa izango du aurkari. Hirugarren eta azken norgehiagoka, berriz, Euskal Herriko kluben arteko txapelketakoa izango da, eta Ilunpek eta Oteizak jokatuko dute.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide