Gipuzkoako Kluben eta Errendimendu txapelketetako partidak izango dira ostiraletik igandera bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko aza. 24a, 07:50

Kluben Pilota Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako hainbat partida izango dira ostiraletik igandera bitartean Azpeitian.

Honako hau da ostiralean, hilaren 26an, 18:30etik aurrera Izarraitz frontoian jokatuko dituzten partiden zerrenda:

  • Kadeteen 1. maila: Ilunpe 1 eta Azkoitia.
  • Kadeteen 2. maila: Ilunpe 1- Aloña Mendi 1.
  • Kadeteen 1. maila: Larrañaga (Ilunpe) eta Iturbe (Lakpe).
  • Kadeteen 1. maila: Lizaso (Ilunpe) eta Ibarluzea (Lakpe).
  • Kadeteen 2. maila: Sarasua (Ilunpe) eta Madinagoitia (Aloña Mendi).

Zapatuan, berriz, 16:00etatik aurrera jokatuko dituzte norgehiagokak Izarraitz pilotalekuan. Honako partida hauek izango dira:

  • Kadeteen 2. maila: Ilunpe 2 eta Intxurre.
  • Intantilen 2. maila: Larramendi (Ilunpe) eta Mayo (Abantzu).
  • Intantilen 2. maila: Olaizola (Ilunpe) eta Aranburu (Lakpe).
  • Infantilen 1. maila: Artetxe (Ilunpe) eta Elola (Tolosa).
  • Infantilen 1. maila: Aranguren (Ilunpe) eta Bergua (Lagunak).
  • Infantilen 1. maila: Iturralde (Ilunpe) eta Azpilikueta (Eibar).
  • Infantilen 1. maila: Ulazia (Ilunpe) eta Beitia (Aretxabaleta).
  • Infantilen 1. maila: Zabala (Ilunpe) eta Gonzalez (Aretxabaleta).

Igandean honako partida hauek izango dira, 10:00etan hasita, Izarraitzen:

  • Infantilen 2. maila: Arsuaga (Ilunpe) eta Alberdi (Hernani).
  • Infantilen 2. maila: Bidezabal (Ilunpe) eta Ilarduia (Bergara).
  • Kadeteen 1. maila: Bidezabal (Ilunpe) eta Dorronsoro (Tolosa).
  • Kadeteen 1. maila: Otaegi (Ilunpe) eta Insausti (Tolosa).