Hainbat pilota partida izango dira bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko aza. 17a, 10:23

Kluben Pilota Txapelketako eta Errendimendu Txapelketako hainbat partida izango dira bihar eta etzi herrian. Bihar, osteguna, kadeteen lehen mailako pilotarien partida izango da Izarraitz pilotalekuan, 20:00etan hasita, eta Ilunpe 2k Intxurre 2ren kontra neurtuko ditu indarrak.

Ostiralean ere norgehiagokak izango dira Izarraitzen, 18:30etik aurrera. Jubenilen lehen mailako bi partida izango dira aurrena: Ilunpeko Odriozolak Tolosako Iraetaren aurka jokatuko du aurreko neurketa; bigarrena, berriz, Ilunpeko Labakak eta Behar Zanako Aranburuk jokatuko dute. Nagusien lehen mailako partidak izango dira ondoren: aurrena, Ilunpeko Elosegi eta EPLEko Etxezarreta izango dira nor baino nor; bigarren partidan, aldiz, Ilunpeko Egiguren eta Hernaniko Salaberri.