Asteburuan ere hainbat partida jokatuko dituzte Ilunpekoek Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2021ko aza. 3a, 10:18

Aste honetan ere hainbat partida izango dira Izarraitz pilotalekuan. Ostiralean infantilen eta alebinen neurketak izango dira 18:00etan haista. Honako hauek izango dira partidak:

Lehen mailako infantilak:

  • Iturralde (Ilunpe) eta Etxabe (Bergara).

Bigarren mailako infantilak:

  • Bidezabal (Ilunpe) eta Varona (Eibar).
  • Arsuaga (Ilunpe) eta Agirre (Bergara).
  • Galartza (Ilunpe) eta Kortazar (Aretxabaleta).

Bigarren urteko alebinak (lehen maila):

  • Urrestilla (Ilunpe) eta Estensoro (Lapke)

Bigarren urteko alebinak (bigarren maila):

  • Beristain (Ilunpe) eta Urrestilla (Orio).
  • Arriaran (Ilunpe) eta Arruti (Añorga).

Zapatuan ere izango dira norgehiagokak. Hain zuzen ere, 16:00etan hasiko dira horiek, Izarraitzen. Honako hauek izango dira neurketak:

Lehen mailako infantilak:

  • Revuelta (Ilunpe) eta Etxeberria (Bergara).
  • Zabala (Ilunpe) eta Beitia (Aretxabaleta).

Bigarren mailako infantilak:

  • Olaizola (Ilunpe) eta Martin (Arrasate).